TENEMOS QUE SER SOLIDARIOS CON AQUELLAS PERSONAS QUE SUFREN ...
yo no puedo creer como es q africa y gran parte del mundo es...
hola soy de peru7 isi abeses no tomamos en cuenta que ...
hola soy de peru7 isi abeses no tomamos en cuenta que ...
DIOS MIO,YO QUE ALGUNAS VECES VOTO LA COMIDA Y RESULTA QUE H...Donostiako Principe zineetan botako dira filmeak, Martxoaren 27, 28 eta 29an; 17:30etan, 20:00tan eta 22.30etan, lehenengo eta hirugarren saioak berdinak izanda. Bideo foruma 20:00etako saioan izango da eta errealizadore zinematografikoak ezagutzeko aukera izango dugu.
Errealizadore zinematografiko ospetsuen eskutik Estreinatu berriak diren filmeak eta Dokumentalak ikusteko aukera izango dugu. Gure artean egongo dira Lily Suárez, Lizette Vila eta Humberto Solas, beraien mundua erakutsiko digute beraien ikuspuntu eta berezko irudien bitartez.
Lily Suárez Errealizadore gaztea "Memorial Martín Luther King. JR" zentroaren ordezkari moduan dator. Zentro hau, Martín Luther King, eskubide zibilen defendatzaile izandakoaren oroimenez ireki zen. Bertan, bakea eta justiziaren alde lan egiten dute eta biolentzia sortzen duten arazoei (gosea, langabezia...) irtenbideak bilatzen. Horretaz gain, zentroan gehien landuriko gaietariko bat elkartasuna da.
Lizette Vila, "Las Palomas" proiektuaren zuzendari orokorra da. Proiektu honen ekintzetan, Sindrome Down, minbizia duten pertsonak eta hirugarren adineko pertsonak hartzen dute parte, beste batzuen artean. Maskulinotasunarekin zerikusiak duten gaiak ere lantzen dira. Proiektu honen helburu orokorra, bizi moduetan aldaketak sustatzea eta dibertsitatea errespetatzen jakitea da.
Lizette Vila, sustatzaile kultural bezala, gizartetik gertu dauden gaietara eramango gaitu. Homosexualitatea eta Hiesaren testuinguru kubatarrera hurbilduko digu, "Sexualidad un derecho a la vida" dokumentalarekin, non, trabesti kubatar talde batek, osasun sexualaren sustatzaile bezala prestatuak daudelarik, beraien gizarteratzea lortzeko ahaleginak egingo dute.
Humberto Solas-en figura sinbolikoak osatuko du errealizadore zinematografiko talde hau. Solas, Zine Pobrearen kultura garatu zuen; baliabide ekonomiko eskasekin kalitatezko eta aurrekontu artistiko altuko zinea egin zezakeela frogatu zuen.
Kubatar zuzendari honek, bere aparteko lana ezagun dezagun uzten digu agerian: "Barrio Cuba". Filme honek, sari garrantzitsuak irabazi ditu eta estreina aldia gure artean izango da, gure Zine eta Lankidetza Zinemaldian. Filmearen bitartez, Kuba hiraren berezko arima islatzen digu. Era honetan, pobrezia egoeretan bizitzen diren kubatarren itxaropenaren zentzu ikaragarria transmititzen digu.
Bukatzeko "Viva Cuba" filma hunkigarriaren estreina aldia ikusi ahal izango dugu, Juan Carlos Cremataren eskutik. Nazio Batuen Erakundeak onartutako, umeen eskubideei buruzko hitzarmen internazionalean eta mundu hobeago bat posible denaren ziurtasunean oinarriturik egin zen filme hau.
Pelikula honek, beste toki batera bizitzera joatearen erabakia seme-alabekin konpartitu behar dela transmititu nahi du.
Azpimarratu nahi dugu, bi filme hauek, Mugarik Gabe antolatutako Zine eta Lankidetza Zinemaldian estreinatuko direla, gero estatu mailan, zine komertzialetan estreinatuko direlarik.
"Montañas de luz", "Realidad de un sueño", "Sueño de mujeres", "Video de familia" eta abar dira ikusi ahalko ditugun beste hainbat filme eta dokumental.
*Oharra: Sarrera 4 Euro balioko du. Bonoak ere salduko dira lau sarrerarako baliogarria izango dena eta 12 Euro balioko dena. Informazio gehiago nahi izanez gero Gipuzkoako Mugarik Gabekin harremanetan jarri:943 44 59 77 / gipuzkoa@mugarikgabe.org
Egilea: SolidaritzaOrg | Data honetan argitaratua 2006-03-23 | Lecturas: 812