Hasiera >>Jarduerak >>Bidezko Merkataritza >>Enpresetan ere martxan da Merkataritza Zuzen eta Justua

 

Enpresetan ere martxan da Merkataritza Zuzen eta Justua


Eguberriak direla eta azken asteotan jende askok jaso du ohiko enpresa saskia, txokolatea, kafea, ardoa, gailetak, marmelada… Hasera batean beste batzuetan jasotako saskiaren antzekoa jaso badute ere, ez zen itxura besterik, aurtengo saskiek jatorri ezberdinetako jakiak baitzituzten barruan zekarten idazkiak argi azaltzen zuen modura..

Palmondoak Costa Ricako nekazari talde batek bidalitakoak ziren, arroza Malitik zetorren,… jaki guztiek zuten kidekotasun bat, hegoaldeko herrialde txiroetako nekazari eta langileek soldata duin baten truke, beti ere prozesuan ingurumena errespetatuz, merkataritza zuzen eta justu baten alde eginiko lanaren fruitua ziren.

Aurten, merkataritza zuzen eta justuko produktuez osatutako 20.000 eguberri saski baino gehiago banatu dira Espainian. Enpresa pribatu eta erakunde publikoek geroz eta garrantzi gehiago ematen diote nazioarteko elkartasuna bultzatzen duten ekintzei, eta hori adierazten dute jasotako datuek. Eguberrietan urteko merkataritza zuzen eta justuen sarrera guztien % 40-60a gauzatzen da, nahiz eta sarrera hauek urtean zehar ere pixkanaka egonkortzen ari diren. 2005an 15 milioi euro fakturatu ziren, 2000an fakturaturikoaren bikoitza, urteko hazkundea %16koa izan zelarik.

Eguberrietako kanpaina honetan enpresa eta instituzio publikoek geroz eta pisu gehiago dute.

Madrileko Setem erakundeko arduraduna den Monica Apariciok dioenez, “azken lau urteetan suspertzen ari den fenomenoa da”. 2005. urtean, Setemen merkataritza zuzen eta justuko salmenten erdia enpresa eta erakunde publikoentzat izan zen. Saskiez gain gainera Setemek Nepaleko mendietako tinte naturalez eginiko 12.000 eguberri postal saldu zituen enpresa ezberdinetan.

Merkataritza zuzen eta justuaren inguruan enpresek duten jarrera positiboaren islada da esaterako Intermon Oxfam Españaren kasua, bezero berrien bila hasi ziren enpresa munduan eta salmenten %150eko igoera izan dute azken bi urteetan.

Adif, Seguritas Direct, American Express eta 100 enpresa gehiagok merkataritza zuzen eta justuko produktuak oparitu dituzte. Azken aste hauetan Bartzelonako udaletxea ere batu zaielarik 500 txokolate kaxa, intsentsua eta muesli barritak oparituz.

Azken urteotan enpresetan gora egin duen beste kontzeptua, erantzukizun sozial korporatiboaren kontzeptua da. Kontsumitzaile eta gizarte osoaren presioa dela medio, enpresen erdiak bazuen joan den urtean arlo honetan programa konkreturen bat. Merkataritza zuzen eta justuaren gorakada beraz, neurri handi batean, erantzukizun sozialaren ondorioa da.

Hala eta guztiz ere produktu hauen inportatzaile garrantzitsuenetako bat den Alternativa 3ko zuzendari komertzialak, Josep Garciak prozesu hau mantso doala dio, “Egun merkataritza zuzen eta justuaren ideia aurrera ateratzen da zuzendaritza taldean gaiaren inguruan sentsibilizazio berezia duen norbait badago”. Aurreko urtea izan zen enpresei zuzendutako produktuak eskaini zituzten lehen urtea eta Eguberri hauetan 1.500 saski oso saldu zituzten, bakoitza 30 eurokoa, baita produktu ezberdinak beste 5.000 saskietarako.

Beste inportatzaile garrantzitsuenetako batek, IDEASek 15.000 saski saldu ditu. Hauek, ekonomia arduradunaren inguruko aholkularitza ere eskaintzen dute. Erakunde publikoei erosketa publiko etikoaren inguruko aholkularitza eskaintzen die, hau da, egiten dituzten erosketetan merkataritza zuzen eta justua gauzatzeko irizpideak zeintzuk diren finkatzen laguntzen die. IDEASen bezeroak dira besteak beste Andaluziako eta Castilla-La Manchako Juntak. “Erosketa publikoak PIB nazionalaren %28a suposatzen du, beraz hor potentzial handi bat dago”, dio IDEASeko lehendakaria den.Carola Reintjesek.

Kafe eta opilen makina saltzaileetan ere merkataritza zuzen eta justua indarra hartzena ari da. SETEMek martxan jarritako “Buen Café” proiektuak, enpresa eta erakunde publiko ezberdinetako 635 makinetan kafe solidarioa eskaintzen dutela ziurtatzen du (udaletxeak, unibertsitateak, eta abar).

Merkataritza zuzen eta justuaren helburu eta baliabideak, inportatzaile hauen kontaktu eta salmenta lekuak, Merkataritza Zuzen eta Justuaren Koordinadora Estatalaren Web orrialdean aurki daitezke: www.e-comerciojusto.org/es/


Egilea: Periódico El País | Data honetan argitaratua 2007-01-06 | Lecturas: 704

Altzako Ibiliz Solidaritza Taldea

Contactar  Mapa del Sitio  Validar XHTML  Validar CSS  Validar RSS
Altza © 2004

Nirudia: Fotologs Argazki Blogak Fotologs em Português