Hasiera >>Noticias >>Manifiesto contra el veto a Euskadi-Cuba

 

Manifiesto contra el veto a Euskadi-Cuba


Gasteizko udalak Euskadi-Kuba GKEari jarri dion betoa salatu nahi du Euskadiko GGKEen koordinakundeak.

72 euskal GGKE biltzen dituen Euskadiko GGKEen Koordinakundeak publikoki salatzen du Gasteizko Udaleko Gobernu Batzordeak betoa jarri diela Euskadi-Kuba GGKE-aren bitartez Kuban garatzen diren proiektu solidarioei, eta arrazoi politikoak argudiatu dituztela.

2006ko lankidetza deialdian ez da onartu “landa ingurune hurbilgaitzetako nekazarien 70 etxebizitzetan eguzki-argindarra instalatzeko proiektua”. Hala ere, deialdira aurkeztu baino lehen, proiektuak Lankidetzako Zerbitzu Teknikoaren oniritzia jaso zuen eskatutako baldintza guztiak betetzen zituelako.

Kasu honetan, irizpide politikoak nagusitu dira ebaluazio teknikoaren gainetik. EAEn aurrekaririk ez duen erabaki zeharo arbitrario honek zuzen-zuzen erasotzen dio azken urteotan nagusitu den kalitatezko lankidetza gardenaren aldeko ereduari, hots, aldez aurretik definituriko eta eragile guztiek adostutako irizpide objektiboetan oinarritutako ereduari. Izan ere, erabaki honek babes eta segurtasun juridikorik gabe uzten gaitu GGKE guztiok.

Euskadi-Kuba erakundea 1989tik ari da lanean lankidetzaren esparruan, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kide da eta, ildo beretik, onartu du gure Portaera Kodea, horrela beraz, gure konfiantza osoa du.

Koordinakundeak eta oposizioko alderdi guztiek (EAJ-PNV, PSE-PSOE, EA eta EB) salatu dute erabaki hau, Lankidetzako Udal Kontseiluan, Lehendakaritzaren Ohiz Kanpoko Batzordean eta Lankidetzaren Euskal Kontseiluan ere. Bestalde, Euskadi-Kuba erakundeak Arartekoaren esku hartzea eskatu du eta administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du.

Hartara bada, behean sinatzen dugunok Euskadi-Kuba erakundeari jarritako betoa ezeztatzea eskatzen dugu eta, aldi berean, irizpide objektiboetan oinarritutako eta erabaki politiko arbitrarioetatik urrundutako euskal eredua errebindikatzen dugu.

Euskadiko GGKEen Koordinakundea


Egilea: SolidaritzaOrg | Data honetan argitaratua 2006-10-14 | Lecturas: 536

Beste orriak

Altzako Ibiliz Solidaritza Taldea

Contactar  Mapa del Sitio  Validar XHTML  Validar CSS  Validar RSS
Altza © 2004

Nirudia: Fotologs Argazki Blogak Fotologs em Português