Itxaropen berbera elkarbanatzen dugun pertsona boluntarioz osaturiko talde plural bat gara: "Justizia, berdintasuna eta solidaritza baloreak dituen mundu bat eraikitzea posible da, non pertsona guztiok dugu geure lekua".
IBILIZ 1993.urtean sortu zen hiru parrokia hauek elkartu ondoren: San Jose Obrero, San Marcial eta San Pablo. Hasiera batean taldearen helburua kanpaina puntualak egitea zen, parrokia inguruan sentsibilizazio arloa lantzeaz gain. Piskanaka ordea, boluntario berriak sartzen hasi ziren taldean, eta nortasuna piskat aldatzen joan zen. Erreflexio sakon baten ondorioz, garapenerako GKE batean elkartu ginen 2002. urtean. Gaur egun, sentsibilizazio arloan jarraitzen degu, mota ezberdinetako ekintzak antolatuz Altzako auzoan: gose astea, solidaritza eguna, solidaritza jaia, eta puntualki garapenerako proiektu ezberdinei laguntzen diegu (Mejiko El Salvador, Ecuador, Haití, Nicaragua, Eritrea, etab.).
Badakigu ez garala injustiziaren aurrean mundu hobeago baten eraikuntzan konprometituak gauden talde bakarra. Besteekin elkarlanean jarduteak gure bidean jarraitzera animatzen gaitu.
Egilea: SolidaritzaOrg | Data honetan argitaratua 2004-08-10 | Lecturas: 4286