Solidaritza Eguna solidaritzaren inguruan prestatutako jardunaldi bat da. Egun osoan zehar ekintza ezberdinak ikus daitezke, hainbat herrialdek bizi duten egoera larriari buruz sentsibilizatu eta informatzeko.
Jardunaldi hau 1998. urtetik antolatzen degu, beti ere solidaritzari buruzko gaiak jorratuz eta nola ez, aurreko urtetako akatsetatik ikasiz. Inguruko lagunak bisitatu dituzten proiektuak finantziatzen ditugu egun honetan bildutako diruarekin. Horrela, diru hau modu zuzen batean iristen da herrialde bakoitzera.
Egilea: SolidaritzaOrg | Data honetan argitaratua 2003-01-01 | Lecturas: 3640